Lege Oharra
Webgune hau GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAren jabetzakoa da. Bere helburua da gure bezeroei eta beste edozein erabiltzaileri EDICIONES MENSAJERO, EDICIONES SAL TERRAE eta MEZULARI marken produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa ematea.
Mesedez, irakurri arretaz ondoko informazioa webgune hau erabili aurretik, haren erabilera erabilera-baldintza hauen mende baitago:
I. Webguneko eduki guztia GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAren titulartasuneko industria- eta jabetza intelektualaren eskubideek edo, hala badagokio, haren lizentziek babesten dute, eta webgune honen erabiltzaileak horiek errespetatu behar ditu.
II. Webgune hauetan dagoen informazioa erreproduzitzea, kopiatzea, erabiltzea, banatzea, merkaturatzea, jendaurrean komunikatzea edo harekin beste edozein jarduera egitea, GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAren eta/edo marken jabeen berariazko baimenik gabe, indarrean dagoen legediak zigortzen duen arau-haustea da.
III. Debekatuta dago webgune hauetan jasotako informazioa osorik edo partzialki erreproduzitzea, kopiatzea, erabiltzea, banatzea, merkaturatzea, jendaurrean komunikatzea edo harekin beste edozein jarduera egitea GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAren eta marken jabeen berariazko baimenik gabe.
IV. Orri hauetan agertzen diren izenak eta logotipoak GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAren jabetzako marka komertzial erregistratuak dira
V. www.mensajero.com GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAren domeinu erregistratua da. GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAren domeinuak ezin dira erabili TALDE berarenak ez diren beste produktu edo zerbitzu batzuekin lotuta, eta ezin dute inola ere erabiltzaileen artean nahasmenik sortu edo EDICIONES MENSAJEROren izen ona kaltetu.
VI. GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAk uko egiten dio orri hauetan erakutsitako edukiak gaizki erabiltzeak eragindako edozein erantzukizuni, eta edozein unetan edukiak eguneratzeko, ezabatzeko, mugak ezartzeko edo haietarako sarbidea aldi baterako edo behin betiko murrizteko eskubidea gordetzen du.
VII. GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLA ez da arduratzen birus informatikoek kutsatutako ordenagailuak erabiltzeagatik sor daitezkeen segurtasun-akatsen gainean, ezta nabigatzailearen funtzionamendu okerrak edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeak ekar ditzakeen ondorioen gainean ere.
VIII. GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAk edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe bere webgunean jasotako informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena gordetzen du.
IX. Webgune honetan eskaintzen diren zerbitzu batzuk erabiltzeko, erabiltzaileek zenbait datu pertsonal eman behar dizkiote GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAri. Horregatik, GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAk datu horien konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen du, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, eta merkataritza-komunikazioak bidaltzean Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko konpromisoa hartzen du. (Datuen Babeserako «esteka»).
X. Erabiltzailea jakitun da eta bere borondatez onartzen du bai webgunera sartzea bai bertan jasotako edozein eduki erabiltzea, betiere, bere erantzukizun bakar eta esklusiboaren pean egiten dituela. Halaber, webgunea legeekin, merkataritzako ohiturekin eta baldintza hauekin erabat bat etorriz erabiltzeko konpromisoa hartzen du; beraz, GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLAren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-galerengatik.
ENPRESAREN INFORMAZIOA: GRUPO DE COMUNICACIÓN LOYOLA
Sozietatearen egoitza:
C./ Padre Lojendio 2, 3.º
48008 Bilbao - Vizcaya - España
Tel.: +34 94 447 03 58
Fax: +34 94 447 26 30
IFK: B48003859
Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua,
522. LIBURUKIA, 258. LIBURUA, 2.902. ORRIA, AURR. 2015, 183. FOLIOA
