Sugearen Itzala
Egoera barregarriak, munstro izugarriak, adiskide eta etsai tropel itzela izango dituzu lagun bidaia honetan. Abenturak ez du erritmorik galtzen Sugearen itzala liburuan, Kanetarren kronikak bildumaren hirugarren eta azken alea den honetan.
Carter eta Sadie mago gazteek Antzinako Egiptoko jainkoekin komunikatzeko modua aurkitu zuten unean bertan jakin zuten munduan Maata berrezartzeko lana ere haiena izango zela. Hala ere, ez zekiten zeinen zaila eta kaotikoa izango zen lan hura!Apofis, suge itxurako kaosaren jainko gorena aske dabil, eta Lurra hiru egunen buruan suntsiko duela mehatxu egin du. Magoak ez dira ados jartzen, Jainko gehienak desagertuta daude, eta oraindik bizirik irauten dute apurrak ahul daude.
Waltek, Sadie eta Carterrek duten ikaslerik azkarrenatakoak, heriotz-mehatxua jaso du, eta bizitza nola ihesi dihoakion antzematen du. Zia ere lanpetuegi dago Ra Jaun gorena zaintzen, eta ezin dio kasu handirik egin inguruan gertatzen ari denari. Zer egin dezakete, bada, nerabe bik eta haien ikasle diren beste zenbait gaztek?
Fitxa teknikoa
- Argitalpen urtea 2013
- Argitaletxea Mezulari
- Edizioa 1
- Zenbakia 3 Kanetarren Kronikak
- Orrialdeak 418 or.
- ISBN 978-84-271-3520-8
- Azala Azal arrunta