Bihotza taupaka bizi-bizi zebilkidan. Ilea tentetu nuen handiagoa emateko eta izaki misteriotsuari agerian jartzeko agindu nion: arrastiriko argi geroeta ahulagotan, izakirik bitxiena eta kirastuena ikusi nuen. Zein ote da zabor artetik bat-batean atera den txakurtxoa? Zikin eta zarpailtsu dago, eta Cricco izena duela baino ez dio. Milkik eta Millak jaten emango diote eta etxean hartuko dute, gurasoei ezer esan gabe, baina Criccok bere gurasoengana itzuli nahi du. Hari lagundu nahian, bi katutxoek abenturaz eta ustekabez betetako ibilaldia egingo dute lurralde ezezagunean; Dog Cityko mugaldea da, hondakin artean talde misteriotsu bat btzi den lekua: Ondorengo Mundua.
Clara oso ederra da eta Miss Dog City lehiaketa irabazteko aukera handia du, baina norbaitek trabak jarriko dizkio etengabe ez dezan parte hartu eta erretira dadin: istripu ulergaitzak, armiarma pozoitsuak eta sinatu gabeko mehatxuak. Jelosia ote da? Inbidia? Milki eta Milla hari laguntzen saiatuko dira, Violettarekin eta Set lankidearekin batera. Baina txakurren hiri nahasian ezer ez da dirudiena, eta misterioa argitzean denok aho zabalik geratuko gara.
Bulldozerrak gure etxea eraisteko prestatzen ari dira. Langileek gogor zanpatzen dituzte azeleragailuak, zarata burrunbatsua da. Nagusiaren seinalearen zain daude. Hark agindua eman ostean ez ditu ezerk ez inork galdiaraziko. Bost minutu eskas falta dira! Milki bizi den etxea botatzera doaz, eta haren lekuan kiroldegi modernoa ireikiko dute. Hori eragozteko dirutza behar da eta Ringhio berak ere, etxejabea den arren, ez dauka behar beste diru. Ringhio primerako boxeolaria izan da, eta oraindik ere mantentzen du txapeldun itxura. Oraintxe du hori erakusteko abagunea. Rocco Pugno beldurgarriaren aurka aritu beharko du, eta horrela irabaziko du etxea zutik mantentzeko behar duen dirua. Hala ere...
Begien parean bi zulo zituen paperezko poltsa baten atzean ezkutatzen zuen aurpegia...Iritsi berria belar artean bidea urratuz zetorren, eta haren itxurak ikara sortu zidan. Ez zen bereziki luzea, ezta lodia ere, baina nagusi baten itxuran mugitzen zen.
Nire izena Michele Micini da, baina nire lagunek Milki deitzen didate. Ni Cat Town hirian bizi nintzen, katuak eta erakusleiho handi eta ederrez betetako jirian. Orain Dog Cityn bizi naiz, txakurren hirian. Hemezortzi milioi txakur...eta gu katu gara!
Nire arreba Milla eskolatik bota izana, irudika nezakeen ekintzarik gaitzesgarriena baino gehiago da. Millak etsita begiratu dit: "Errugabea naiz, Milki"! Nik sinetsi egin nahi diot, baina dena bere aurka dago. Bere mutil-lagunaren eta Dog Cityren errua da; hiriaren erakarpen kriminalaren errua. Cat Townera itzultzetako? Sentitzen dut, beranduegi da horretarako.