PERCY JACKSON & OLINPIARRAK. Titanaren maldizioa
Dibertigarria eta akzioz gainezka dagoen abentura duzue Percy Jacksonek Titanaren maldizioari aurre egin beharko dion hirugarren liburu hau ere.
Percy Jacksonek bere lagun Groverren laguntza-deia jasotzen du, eta berehala hasten da batailarako prestaketekin. Ondotxo daki semijainkoen botereak baliatu beharko dituela horretarako: Riptide brontze bereziz egindako ezpata izango du alboan.
Semijainkoek deiari erantzuten diote, ete erreskatean abiatzen dira. Groverrek aurkikuntza garrantzitsua egin berri du:bi mestizo boteretsu berrirekin egin du topo, baina inork ez daki zein familiatakoak diren.Hala ere, hori baino askoz gehiago aurkituko dute bidaian: Kronosek, Titan jainkoak, segada antolatuko die, eta bete-betean eroriko dira hartan.
Fitxa teknikoa
- Argitalpen urtea 2014
- Argitaletxea Mezulari
- Edizioa 1
- Zenbakia 3 Percy Jackson & Olinpiarrak
- Orrialdeak 326 or.
- ISBN 978-84-271-3601-4
- Azala Azal arrunta