Antton Kazabon
(Oiartzun, Gipuzkoa, 1954ko ekainaren 25a) euskal idazlea da, batez ere, Haur eta Gazte Literatura idatzi ohi du. 1988an argitaratu zuen bere lehen liburua eta, dagoeneko, 90 baino gehiago ditu argitaratuak.
Bere ibilbidea bertsolaritzari buruzko lanak kaleratuz hasi zen. Gerora, literatura tradizionaleko beste hainbat liburu idatzi zituen, baserri giroko istorioak umore kutsuz kontatzen dituztenak. Horretarako oinarri hartu ditu bere aitak kontatutako istorioak edota berari pasatako gertakizunak.
Kazabon Haur eta Gazte Literaturan aritu da batez ere, eta alor horretan sortu eta argitaratu ditu liburu gehien. Kontakizun laburrak sortuz bere ikasleei irakurzaletasuna sustatzea zuen helburu arlo horretan. 1988an abiatu zen Proxpero ipuinarekin haur literaturan. Hala ere, helduentzako literaturan ere utzi du bere arrastoa. Egun, Kazabonek hainbat genero landu ditu, hala nola narrazioa, poesia eta bertsoa. Sariak: Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen duen Haur eta Gazte Literaturako Juul Saria 2008an, Hamaiketan igerilekuan lanarekin 2012an, Momolo lanarekin.