VOLTAIRE KALEKO ABENTURAK. Ez da mago handirik hil behar
Annette eta Fabrice gazteei eta Pariseko Voltaire kaleko auzokoei ikaragarri gustatzen zaizkie polizia-nobelak... Pariseko kasurik korapilatsuenak argitzen dituzte elkarrekin.
Annettek eta Fabricek egiazko misterioari aurre egin beharko diote: Offenbach magoa, zalantzarik gabe eskujokarien erregea dena, hiltzeko arriskuan dago. Munduko mago handienen bileran eraso diote. Bi neba-arrebak ikerketari ekiteko prest daude: daukaten aztarna bakarra «frakez jantzitako gizon bat» da, krimenaren tokian ikusi dutena. Hura ote da erruduna?
Fitxa teknikoa
- Argitalpen urtea 2011
- Argitaletxea Mezulari
- Edizioa 2
- Zenbakia 2 Voltaire Kaleko Abenturak
- Orrialdeak 180 or.
- ISBN 978-84-271-3300-6
- Azala Azal arrunta