

Annette eta Fabrice gazteei eta Pariseko Voltaire kaleko auzokoei ikaragarri gustatzen zaizkie polizia-nobelak... Pariseko kasurik korapilatsuenak argitzen dituzte elkarrekin.
Gaillard familia Pazko asteko oporrak Loira eskualdeko herritxo lasai batean igarotzen ari da. Annette eta Fabrice oso aspertuta daude, baina ur-berogailuaren matxura bat dela eta, ganbarako teilatupean aurkikuntza beldurgarria egingo dute: pareta baten atzean ezkutaturik, eskeleto bat dago! Gure lagunek Voltaire kaleko ikertzaileei deituko diete eta herriko biztanleen artean ikertuko dute, denbora luzeegian ezkutuan egon den misterioa argitzeko...
Fitxa teknikoa